OIER ABUIN
GURE DEFENTSAREN ESPEROAN
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 10/12/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 66 - Goierri Gaestopas 74
Jokalariak: Pilarte, I (-); Burguera, B (0p); Balsategui, O (16p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (-); Corral, I (2p); Urkia, A (4p); Matarese, A (0p); Iglesias, A (2p); Larrañaga, A (25p); Auzmendi (8p); Obaze, G (-); Ibarburu, O (2p); Unzaga, A (7p); Razquin, U (0p)
Tanteo kopurua: 14-21 // 13-16 // 15-17 // 24-20
Faltak: 21
Jaurtiketa librea: 9/15
Azken aurreko jardunaldia gure junior mutilentzat, azken aurreko aukera lauko finalean jokatzeko txartela lortzeko. Lehen itzulian nabarmen irabazi gintuen aurkariaren bisita jasotzen genuen asteburu honetan, eurek planteatuko zizkiguten zailtasun guztiei aurre egiteko lana eginda iristen ginen larunbat arratsldean
Norgehiagoka honen laburpena berdina dela esan genezake partida osoan zehar. Izan ere, landutako guztiak aise ikusi ziren zelaian, baita laguntzera etorri zitzaizkigun kadeteen eskutik ere, baina berrogei minutuetan zehar behar bezalako defentsa baten zain egon ginen entrenatzaileok. Ez zen inondik inora egin beharreko lanaren ezta zati txiki bat ere eta horrek, hasieran aipatutako helburua lortu nahi ezkero, finaularrekoak ez jokatzera eraman gaitzake, egitekoak behar bezala ez betetzeagatik.
Datorren asteburuan azken aukera izango dugu eta defentsako lanak areagotzea zein intentsitate maila nabarmen igotzea dugu helburu. Aste osoan egin beharreko lana izango da hurrengo igandean merezitako finaularreak jokatzeko txartela lortu nahi izan ezkero. AZKEN AUKERA GURE ESKU DAGO MUTILAK, EZ GAITEZEN ETSI!!
ESATEKO GUTXI
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 3/12/2022
Emaitza: Easo Andatza 85 - Askatuak Hollis 63
Jokalariak: Pilarte, I (-); Burguera, B (3p); Balsategui, O (9p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (-); Corral, I (8p); Urkia, A (0p); Matarese, A (8p); Iglesias, A (1p); Larrañaga, A (23p); Auzmendi (11p); Obaze, G (0p)
Tanteo kopurua: 26-17 // 24-17 // 17-10 // 18-19
Faltak: 13
Jaurtiketa librea: 16/25
Bigarren itzuliko Donostiko derbia jokatzea egokitu zitzaigun urteko azken hilabeteko lehen asteburuan. Horretarako, larunbat arratsean egin genuen topo Altzako Kiroldegi berrian, Easo Andatzaren aurka lehiatzeko hain zuzen.
Astean zehar landu beharreko guztiak landu genituen eta gainera, bagenekien partida latza izango zela nahiz eta lehen itzulikoa irabazi genuen. Ostera, partida hasi aurretik zehazki, beroketa ariketetan gertatutako Ibairen lesioak lur jota utzi zituen jokalariak eta zelaian hasieratik antzeman izan genuen.
Horretaz aparte, norgehiagokaren momentu oro aurkariak gu baino maila altuagoa erakutsi zuen aipatu daitezken alor guztietan eta ondorioz, amaierako alde nabarmena.
Lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, fase honetako azken bi partida geratzen bait zaizkigu eta horietan egongo bait da lauko finalean jokatzeko txartela emango diguen garaipenaren gakoa. BUKAERARAINO LANEAN MUTILAK, GOAZEN!!
BI PARTIDA EZBERDIN
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 19/11/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 65 - Alter Consulting ISB 55
Jokalariak: Pilarte, I (4p); Burguera, B (2p); Balsategui, O (21p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (-); Corral, I (10p); Urkia, A (0p); Matarese, A (2p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (18p); Auzmendi (8p); Obaze, G (0p)
Tanteo kopurua: 15-15 // 15-20 // 16-6 // 19-14
Faltak: 16
Jaurtiketa librea: 2/8
Azterketa epe hauetan murgildutako 10.jardunaldia gure mutilentzat non Azpeitiako lagunen bisita eduki genuen larunbat arratsean Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian. Azken asteburuetan lortutako bi porroten ondorioz, beharrezko sentsazioak berreskuratzeko helburuarekin iristen ginen patridara, behar bezala lehiatu eta garaipena lortzeko asmoarekin.
Astean zehar landutako izpide zehatzak jarraitzea besterik ez genuen behar horrelako aurkari batekin lehiatzeko. Hala ere, lehen zein bigarren laurdenetan defentsako betebeharrak ez genituen inondik inora bete eta ezinbestean, bost puntuko desabantailarekin iritsi ginen atsedenaldira. Izan ere, hiruko marratik haratago edukitako saskiratzeen asmatzeen ondorioz, aurkariek lortutako aldea ez zen nabarmen handitu nahiz eta landutako defentsako arauak ez bete.
Etenaldia, burutu beharreko lanak azpimarratzeko eta erasoko hainbat xehetasun zuzentzeko erabili genuen; bainan batez ere, defentsako helburuak betetzeko beharraren, garaipena lortu nahi ezkero noski, garrantziaz kontzientziatu genituen gure mutilak.
Esan eta egin, atsedenalditik aurrera betebeharrak burutuz joan ginen eta jada hirugarren laurdenerako, aurretik jartzea lortu genuen aldeko zitzaigun 16-6 partzial batekin. Azkenean, amaierako laurdena ere irabaziz eta orain arte edukitako hiruko saskiratzeen asmatze mailari eutsiz, 10 puntuko aldea islatzen zuen markagailu batekin lortu genuen garaipena.
Laburbilduz, talde osoarentzat oso garrantzitsua zen lorpena buru genuen, azken asteetan zehar edukitako dinamika txarrak atzean uzteko eta lanari, tentuz eta ilusioz, berriz ekiteko. Azkeneko txanpa iristear dator mutilak, jarrai dezagun goiko postuengatik borrokan, GOAZEEN!!!
AURREKO ASTEKOAREN ERREPIKAPENA
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 12/11/2022
Emaitza: Ordizia Orkli72 - Askatuak Hollis67
Jokalariak: Pilarte, I (5p); Burguera, B (1p); Balsategui, O (16p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (-); Corral, I (11p); Urkia, A (4p); Matarese, A (5p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (8p); Auzmendi (15p); Obaze, G (2p)
Tanteo kopurua: 18-21 // 10-17 // 17-13 // 27-16
Faltak: 19
Jaurtiketa librea: 10/20
Denboraldiko 9.jardunaldi honetan, goiko postuengatik lehian dabilen Ordizia Orkli taldearen bisita jasotzen genuen larunbat arratsean Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian. Aurreko asteko gora beherak alde batera uzteko helburuarekin iristen ginen eta ondorioz, partida osoan behar bezala lehiatzeko ahalmena edukiko genuke horrelako aurkari indartsu baten aurrean.
Partida ezin hobeto hasi zen, lehen zein bigarren laurdenetan, erasoan zein defentsan, gure mutilek zehaztutako izpide guztiak bete zituzten eta 10 puntuko aldea lortu genuen. Ordiziako taldea ez zegoen eroso jokatzen ari eta gainera, ez genien bigarren aukerarik ematen defentsako errebotean sekulako lana eginez, nahi genuen eta behar genuen bezela erasotu ahal izanez. Atsedenaldiko mezua argia zen, orainarte egindakoak mantendu beharra zeuden, aurkariaren intentsitatea goruntz joango zela eta momentu txarrak iritsiko zirela kontuan hartuz.
Hala eta guztiz ere, aurreko asteburuko partidaren antzera, egitekoak eta betebeharrak hainbat minutuetan zear alde batera utzi genituen, aurkariari partidan sartzen utziz eta amaierara, behar baino larritasun handiagoekin iritsiz. Azkenean, gure hutsegiteen eta beraien inertzia gorakorraren ondorioz, garaipenak Ordizira egin zuen bidai merezitako lorpen gisa.
Aurreko astean esan bezala, taldearen irmotasunean eta iraunkortasunean lan egiten jarraitu behar dugu, helburuak helburu, jardunaldiro behar bezala lehiatu ahal izateko eta beharrezkoak ez ditugun haserre zein inpotentzia sentsazioak sentitu behar ez izateko.
JARRAI DEZAGUN BIDEA EGITEN MUTILAK, ANIMO!!!
EGITEARI EZIN UTZI
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 09/11/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 70 - Ama Guadalupekoa Hondarribia 71
Jokalariak: Pilarte, I (11p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (23p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (4p); Corral, I (0p); Urkia, A (0p); Matarese, A (4p); Iglesias, A (3p); Larrañaga, A (15p); Auzmendi (8p); Obaze, G (2p)
Tanteo kopurua: 26-11 // 19-19 // 16-20 // 9-21
Faltak: 24
Jaurtiketa librea: 4/15
Bigarren itzuliko lehen partida gure mutilentzat, larunbateko arratsean Hondarribiren aurka, Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian. Nolabaiteko fase berri hau zuzen eta zentzuz hasteko helburuarekin burutu genuen partida, gauzak zail jarriko zizkigun aurkari bati lehituz.
Egin beharrekoak, astebururo bezala, argiak ziren eta haiek jarraituz, ezin hobeto hasi genuen norgehiagoka lehen laurdena 15 puntuko aldearen amaituz. Defentsako lanak estutzen jarraitu beharra zegoen, orain arte lortutako kontraerasoak burutzen jarraitzeko eta partida behar baino korapilatsua izan ez zedin. Ordea, bigarren laurdenetik amaierararte, taldeak egitekoak alde batera utzi zituen, aurkaria partidan sartzen utzi eta bukaerara, behar bahino larritasun gehiagorekin iritsi ginen. Izan ere, hurrengo hiru laurdenetan 60 puntu sartu zizkiguten eta nahiz eta hori mozten saiatu hainbat momentuta, jada ezin buelta eman. Ondorioz, Hondarribik lehiaren azken segunduan hiruko bat sartu (gure aldetik ondo defendatutakoa hala ere) eta garaipena euren poltsikora sartu zuten.
Ikasi beharrekoa argi dago, hain estua den liga honetan ezin diogu inongo momentutan egiteari utzi, aurkaria zein den eta markagailuak zer islatzen duen alde batera utziz. Ondorioz, taldearen irmotasuna eta iraunkortasuna landu beharra daukagu. Hau ez dago inolaz ere erabakita oraindik, lanean jarraitu beharra dugu esandako goiko postuengatik lehian mantendu ahal izateko, ANIMO MUTILAK!!
GARAIPENA GURERA AZKENEAN
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 29/10/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 56 - Easo Basket Igeldo 54
Jokalariak: Pilarte, I (19p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (10p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (2p); Corral, I (4p); Urkia, A (0p); Matarese, A (4p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (10p); Auzmendi (4p); Obaze, G (3p)
Tanteo kopurua: 13-13 // 18-22 // 16-10 // 9-9
Faltak: 22
Jaurtiketa librea: 13/16
Bigarren itzuliko azken partida gure junior mutilentzat eta horretarako, etxean jaso genuen Easo Basket Igeldo taldea. Aldez aurretik, bagenekien lehia gogorra izango zela aurkariaren fisiko handiagatik eta berrogei minutuetan lan izugarria egin beharko genukeela garaipena lortzeko.
Erritmo falta handiarekin hasi genuen norgehiagoka, aurkariari bere jokoa lasai egiten utziz, inongo larritasunik gabe, baina hala eta guztiz ere, ez zuten abantailarik lortu eta hamairuna amaitu zen laurdena. Jarraitu beharreko irizpidea argia zen, azkarrago jolastu eta defentsako lanak areagotu beharra zegoen, gure ahaleginei errendimendua atera ahal izateko. Ondorioz, hirugarren laurdenean nabarmen, bigarrenean hutsegiteek ez zigutelako aldea ateratzen utzi, gure jokoa nabarmentzea lortu genuen aldeko zitzaigun izugarrizko partziala lortuz (13-0).
Azkenean, hirugarren laudeneko abantailari eutsiz eta defentsan izugarrizko lanak eginez, garaipena etxean geratzea lortu genuen lehen itzuli hau lidergoan amaituz, bigarren zein hirugarren postuko taldeekin berdinduta hori bai. Mutilei zoriontzea besterik ez zaigu geratzen, partida osoan zehar mantendutako konpromezuarengatik eta erakutsitako talde nortasunarengatik. Jarrai dezagun lanean bigarren itzulian sendo mantentzeko, GOAZEN MUTILAK!!
HASIERATIK, EZINEAN
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 22/10/2022
Emaitza: Goierri Gaestopas 79 - Askatuak Hollis 52
Jokalariak: Pilarte, I (19p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (11p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (0p); Corral, I (2p); Urkia, A (0p); Matarese, A (6p); Iglesias, A (1p); Larrañaga, A (12p); Auzmendi, I (1p); Obaze, G (0p)
Tanteo kopurua: 13-14 // 28-10 // 18-13 // 20-15
Faltak: 13
Jaurtiketa librea: 7/15
Lehen itzuliko azken bidaia gure junior mutilentzat, Urretxura joan bait ginen bertako Aldiri Kiroldegian lehiatzeko larunbat goizean. Betiko asmo zein helbururekin iritsi ginen bertara, lehen postuengatik lehiatzea delako gure hasiera helburua, lorpenal lorpen noski.
Hasiera ez zen makala izan gure taldearentzat, nahiz eta ez genituen edukitako saskiratze errex nabarmen guztiak lortu, lehen laurdenaren amaieran puntu bakarreko aldearekin bukatu genuen. Hemendik aurrera eta gainontzeko partida osoan zehar, ezinean ibili ginen hainbat alorren ondorioz. Izan ere, ez genuen behar bezala erasotzen, ez genituen egin beharreko mugimenduak zuzen egiten, gure defentsa behar baino ahulagoa izan zen… Ondorioz, ezin lehiatu ibili ginen horrelako aurkari indartsu baten aurka eta taldeak emandako aurpegia, ez zen inolaz ere gurea identifikatzen duena.
Azkenean, badira egunak guztia goitik behera ateratzen direla eta hori gutxi ez balitz, oker hauei behar bezala aurre egiteko jarrera ez zen egokia izan. Ikaskuntza gisa hartu beharra dago norgehiagoka honetan gertatutakoa, berriro gerta ez dadin eta hemendik aurrerako jardunaldi guztietan, emaitzak emaitza, behar bezala lehiatu ahal izateko.
ANIMO MUTILAK, BIDEA LUZEA DUGU ETA!!
IZAERA BERRESKURATUZ
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 15/10/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 81 - Easo Andatza 65
Jokalariak: Pilarte, I (15p); Burguera, B (3p); Balsategui, O (12p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (2p); Corral, I (8p); Urkia, A (2p); Matarese, A (4p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (24p); Auzmendi, I (11p); Obaze, G (-)
Tanteo kopurua: 17-11 // 21-18 // 21-18 // 22-18
Faltak: 21
Jaurtiketa librea: 12/19
Bigarren jardunaldiz jarraian, etxean lehiatzea tokatzen zitzaion gure junior mutilei, Easo Andatzaren aurka oraingoan. Aurreko asteburuko partidaren amaierako sentsazio txarrak hobetzeko asmoarekin iritsi ginen, hori bait zen bidea momentu oro behar bezala lehiatu ahal izateko. Horretarako, aste osoan zehar aurkariari aurre egiteko beharrekoak nabarmen lantzen aritu ginen, beti ere gure jokatzeko erari eutsiz.
Hala eta guztiz ere, urduritasunak zirela medio, ez genituen esandako izpideak bete hasieran eta horrek, 7 puntuko aldearekin (3-10) jarri zuen aurkaria. Partida gelditu, hutsartea jokalariak lasaitzeko erabili, gurera bueltatu eta aldeko izugarrizko partziala lortu genuen (14-1) lehen laurdena 6 puntuko abantailarekin amaitzeko. Atsedenaldirarte behintzat, horrela jarraitzea tokatzen zen eta halaxe egin zuten jokalariek, laurdenaren erdialdean aldeko partziala lortuz (8-2) eta aldea 10 puntura luzatuz. Bestalde, ohikoak izaten hasten diren akats jarraituen ondorioz, bigarren hutsartea eskatzera bultzatu zigun aurkako partziala jaso genuen, nahiz eta osteko erreakzio bikainarekin lortutako aldeari eutsi izan al genion.
Bigarren zatirako helburua argia zen, orain arte egindakoaz baliatu beharra geneukan eta hildo berdinean mantenduz, gure aldeko puntuak igotzen joan. Gure mutilek partidaren dinamikan planteatutako aldaketez aparte, esandakoari tinko eutsi genion eta amaieran, aipatu beharreko 9-2 partzialarekin bukatu zen norgehiagoka.
Mutilak zoriontzea besterik ez da geratzen egindako partida sendoaren ondorioz, eta lehian momentu oro mantenduz TALDE sendo bat garela erakutsiz, bai zelaian zein kanpoan daudenak batera goazela nabarmen islatuz. Berriro ere, ligako lehen postuan kokatzea lortu dugu mutilak, ZORIONAK!!
AMAIERAN, IZAERAREN BILA
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 08/10/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 67 - BKL Murumendi 78
Jokalariak: Pilarte, I (8p); Burguera, B (-); Balsategui, O (18p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (9p); Corral, I (3p); Urkia, A (4p); Matarese, A (4p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (13p); Auzmendi (4p); Obaze, G (-); Razquin, U (2p); Unzaga, A (2p)
Tanteo kopurua: 20-17 // 12-17 // 22-17 // 13-27
Faltak: 25
Jaurtiketa librea: 3/11
Laugarren jardunaldia jada gure junior mutilentzat eta lehenengo aldiz aurten, bidairik ez partidan lehiatzeko. Aurreko asteetako helburu berberekin iritsi ginen asteburu honetara eta dinamika berdintsu zein hobeago bat mantentzeko nahiarekin.
Behar bezala atera ginen zelaira eta ondorioz, Beasainek hasieran planteatutako zonakako defentsa aise erasotu genuen saskiratze portzentai on batekin. Hala ere, gure defentsako akatsak eta gogortasun falta ondo aprobetxatu zuten aurkariek markagailuan gure aldeko puntuak nabarmenak izan ez zitezen. Hurrengo laurdenetan ostera, bigarrenekoaren hasieraz aparte non kontrakoa zitzaigun 7-0 partziala jaso genuen, parekotasun handiagoa egon zen bi talderen artean. Alde batetik, gure asmatzeak behera egin zutelako gure defentsaren hobekuntzarekin batera, eta ondorioz, parekotasuna nabarmen.
Azkenean, amaierako hiru minutuetan hain zuzen, gure mutilei eskuetatik erabat joan zitzaien partida, hainbat egoera zein alor kontra genituelarik, eta kanpoko taldeak 12-0 azken partziala lortu zuen emaitza finala islatu arte. Laburpena eta hausnarketa argia dugu, ezin zaigu, arrazoiak arrazoi, horrelako partida batean gure izaera zein jokatzeko era pikutara joan, inongo zentzu zuzenik aplikatu gabe zelaian.
Hau ez da talde honen amaiera ezta gutxiago ere, akats hauetatik ikastea besterik ez da geratzen hurrengo jardunaldietan berrio gerta ez dadin; lehiakortasun hori amaierararte mantendu beharra baitago parekotasun handia dagoen liga honetan.
ANIMO MUTILAK, JARRAI DEZAGUN GUREAN!!!
GEROZ ETA ESTUAGO
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 01/10/2022
Emaitza: Alter Consulting ISB 57 - Askatuak Hollis 58
Jokalariak: Pilarte, I (6p); Burguera, B (-); Balsategui, O (21p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (2p); Corral, I (2p); Urkia, A (6p); Matarese, A (2p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (9p); Auzmendi (10p); Obaze, G (-)
Tanteo kopurua: 7-8 // 17-17 // 15-21 // 18-12
Faltak: 14
Jaurtiketa librea: 5/11
Hirugarren asteburuz jarraian, kanpora egin behar izan genuen bidai, oraingo honetan Azpeitiara, denboraldiko hirugarren jardunaldiari ekiteko. Aurreko partidutan edukitako inertzia mantentzearen helburuarekin joan ginen bertara, nahiz eta jakin etxeko taldeak ez zizkigula gauzak errex jarriko.
Hala eta guztiz ere, erasoan nabarmen, ez ginen behar bezala sartu partidara eta aurreko norgehiagoken antzera, gure saskiratzeak murritzak izan ziren, ikus daiteken partzial xumea lortuz. Ostera, defentsan beharreko lanak eginez eta gure helburu diren kontraeraso ugari lortuz, gure asmatzeak handitu ziren, baina baita Iraurgirenak ere; ondorioz, puntu bakarreko aldearekin iritsi ginen atsedenaldira.
Bigarren zatirako zereginak argiak ziren, atzean indartsu mantendu beharra geneukan etxekoek aldeko zuten fisikoa gelditzeko eta erasoan gure lanak egiten jarraitzeko, aldeko puntuak ahalik eta handiagoak izan zitezen. Eta horrelaxe atera ziren gure mutilak, jarraitu beharreko irizpideak nabarmen betez eta gurera 7 puntuko aldea ekarriz. Azkenean, Iraurgik lortutako asmatzeen ondorioz eta berriro ere, gure saskiratze falten ondorioz, behar baino estuago iritsi ginen partidaren amaierara.
Azkenean, hirugarrenez eta etxetik kanpo, garaipena Donostira ekartzea lortu genuen, aipatu bezala behar baino larritasun handiagoak pasaz, ligako sailkapenean lehenengo postua lortuz. Lan handia daukagu egiteko oraindik, denboraldian zehar tinko eta sendo mantendu ahal izateko sailkapenaren goiko aldean zein taldearen dinamika gorantzako joeran jarrai dezan.
ZORIONAK MUTILAK, JARRAI DEZAGUN LANEAN!!!
PISU HANDIKO GARAIPENA
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia: 24/09/2022
Emaitza: Askatuak Hollis 55 - Ordizia Orkli 51
Jokalariak: Pilarte, I (7p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (20p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (2p); Corral, I (7p); Urkia, A (0p); Matarese, A (2p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (10p); Auzmendi (7p); Obaze, G (0p)
Tanteo kopurua: 18-15 // 11-16 // 13-7 // 13-13
Faltak: 15
Jaurtiketa librea: 6/12
Ordizira egin genuen bidai asteburu honetan ligako bigarren jardunaldian lehiatzeko. Dinamika onarekin iristen ginen bertara, astean zehar edukitako sentsazioak onak bait ziren eta Ordizia bezalako talde baten aurka jokatzeko gogotsu geundelako.
Inoiz baino hobeto atera ginen zelaira, zazpigarren minuturako 8 puntuko aldea lortuz (16-8) landutako trantsizio zein kontraerasoekin izugarrizko mina eginez. Jarraian, gure hutsegiteen ondorioz, kontrakoa zen 0-6 partzial bat jaso genuen lehen laurdena hiru puntuko aldearekin bukatuz. Bigarren laurdenean ordea, sendoago egin genuen lan (galdutako baloi kopurua nabarmen murriztuz) gure defentsako lanak hobetuz, baina jaurtiketen asmatze portzentaiaren jaitsierak 29-31 markagailuarekin iristarazi zigun atsedenaldira.
Bigarren zatirako helburua argia zen, landutako irizpideetan mantendu beharra zegoen garaipena lortu nahi ezkero; hala ere, ez ginen behar bezala sartu eta Ordiziak bost puntuko errenta lortu zuen guri hutsarte bat eskatzera behartuz. Egin beharrekoak azpimarratu ondoren, gure mutilek izugarrizko erantzuna eman zuten aldekoa zen 10-0 partziala lortuz. Azkenean, saskiratzeen parekotasunaren ondorioz, bigarren garaipena, etxetik kanpo hau ere, Donostira eramatera lortu zuten gure mutilek.
Laburbilduz, jokalariek egindako izugarrizko lana azpimarratu beharra dago, uneoro egin beharrekoak eginez, gora beherak gora behera, eta partidako momentu latzak nortasunez gaindituz. Eraikitzen hasi garen bidetik jarraitzea besterik ez da geratzen, astean zehar egiten den lanari eutsiz eta talde nortasun hau handiaraziz. BIGARRENA GUREA DA ERE, ZORIONAK MUTILAK!!!!
DENBORALDI BERRIA MARTXAN
Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA
Jardunaldia 1: 17/09/2022
Emaitza: Ama Guadalupekoa Hondarribia 50 - Askatuak Hollis 55
Jokalariak: Pilarte, I (15p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (15p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (0p); Corral, I (4p); Urkia, A (2p); Matarese, A (0p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (5p); Auzmendi (13p); Obaze, G (1p)
Tanteo kopurua: 13-15 // 17-23 // 11-5 // 9-12
Faltak: 19
Jaurtiketa librea: 5/14
Denboraldi berri bati ekin zion aurreko larunbatean gure junior taldeak. Guztiz berritutako talde batekin lehiatzeko aukera izango dugu aurten eta horretarako, Hondarribira egin genuen bidai urteko lehen partida jolasteko.
Ziur eta gogotsu iristen ginen, aurreko lagunartekoetan sendo ibili bait ginen, eta gurea behar bezala egiteko gogoz egin genuen salto zelaira. Norgehiagoka osoan zehar ibili ginen puntu alde murritzarekin jolasean, hauek alde edo kontra eduki genituelarik. Hala eta guztiz ere, nahiz eta aurkariak zonakako defentsa bat proposatu zuen atsedenaldiaren ostean, gure jokalariak tinko mantendu ziren esandakoetatik atera gabe eta amaieran, larritasunak larritasun, gurera eraman genuen lehia.
Taldearekin oso pozik bukatu genuen erakutsitako jarrerarengatik, partidu osoan behar bezala mantendu zirelako eta amaierako minutuak gaitasun handiz jokatu zituztelako geure helburua lortuz, garaipena. Lanean jarraitzea besterik ez da geratzen aurtengo denboraldi berri honetan aurrera egin ahal izateko. LEHENA POLTSIKOAN MUTILAK, ZORIONAK!!!