Askatuak SBT
<%=ClubInfo.Nombre %>

Imagen

Eskerretik eskubira: Edurne OrmazabalJosean IbirikuIñaki Gabarain,

Monica Pedreira eta Jon Andoni Pérez.

 

Donostia hiri-jardueraz beteko da berriro ekainaren 27, 28 eta 29an, Kalean Urban Fest ekitaldiaren hirugarren edizioarekin. Gipuzkoa Basket Fundazioak antolatu du ekitaldi hori, Donostia Kirolaren laguntzarekin.

Gaur goizean izan da aurkezpena Tabakaleran. Ekitaldian parte hartzen duten erakunde ezberdinetako ordezkariek hitz egin dute: Edurne Ormazabal (Tabakalerako zuzendari nagusia); Mónica Pedreira (Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko zuzendaria); Iñaki Gabarain (Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotzia); Jon Andoni Pérez (EuskoTren) eta Josean Ibiriku (Gipuzkoa Basket Fundazioa).

Ekitaldia non egongo den eta hiru egunetan zehar egingo diren jarduerak iragarri dira.


Blas de Otero plaza
 

Jaialdiaren bihotza Blas de Otero plaza izango da berriro ere. 3x3 saskibaloiko bi kantxa jarriko dira. Hainbat txapelketa jokatuko dira, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren 3x3 zirkuituko txapelketa barne, larunbatean. Igandean 3x3 txapelketa ireki bat ospatuko da. Izen-emateak datozen egunetan irekiko dira.

Gune berean, ingurumenarekin konprometituta dauden erakunde solidarioen karpak jarriko dira, jaialdiak jasangarritasunarekin eta parte-hartze sozialarekin duen konpromisoa indartzeko.

Arte urbanoak ere bere lekua izango du grafiti erakusketa batekin, eta Amenabar Arenan izango dira ikusgai haren lanak.

Blas de Otero plazan ere kultur proposamenak izango dira: ekainaren 27an, osteguna, 19:00etan Korrugators taldearen kontzertua izango da.

Gainera, Tabakalerako kanpoko patioan (sarrera Mundaiz – Mandasko Dukea kaletik), 8 metroko eskalada-horma bat jarriko da, publikoarentzat doan irekia.
 
 

Urumea ibaia eta Nautikoa

Aurtengo berritasunetako bat da Urumea ibaia eta Nautikoa jaialdiko jarduerak garatzeko leku gisa sartu direla. Paddle Surf ikastaro irekiak eskainiko dira ibaian, eta piraguismo eta bela erakustaldia egingo da Kontxako hondartzan, Nautikoaren ondoan.

Bi erakustaldiak Real Club Tenis de San Sebastián (Paddle surf) eta Donostiako Real Club Náutico (piraguismoa eta bela) elkarlanean antolatuko dira.

Datozen egunetan irekiko dira jarduera horietan izena emateko orriak.


 
Skate Park Pagola
 
Bestalde, Pagolako Skate Parken, eta LekuSkateren laguntzarekin, skate jarduerak antolatuko dituzte. Aurreko urteko ildo artistikoari jarraituz, oraingo honetan Pagola parkeko bowl-a margotuko da, hiriko hiri-inguruneari beste esku-hartze artistiko bat gehituz. Aurreko urteetan Amara Kantxa eta Tabakalerako Dantza eskolako pareta margotu zituzten.

Kalean Urban Fest-ek hazten jarraitzen du, Donostiako espazio publikoan kirola, artea, gizarte-kontzientzia eta hiri-kultura bultzatzen dituen ekitaldi gisa.

 

18 de junio 2025

(Archivo ASKATUAK)