Martiak 24, domeka. Urreta kiroldegia. 12:00 Galdakao BT vs CV Oviedo, eta Lehen Mailako lidergoa jokoan. Gerra-kanpaiak aditzen dira. Hogei gudu egin dira dagoeneko, eta bi etortzeke dagoz. Hurrengoa, erabagigarria. Galdakao urrundu egin da berriro eta bakarrik dago lidergoan, baina Oviedok, hirugarren sailkatua 2 puntura, lidergo hori arriskuan jarri dau. Dana edo ezer ez. Gerta ahala gerta, galdakoztarrak lehen mailako denboraldi historikoan murgilduta dagoz. Ia denporaldi osoan txapelketaren lidergoan buru izan dira, Galdakao izena penintsula osoan barrena erabateko harrotasunez eroanez. 20 borroketan, etsaiak Urretako gure gotorleku maitearengana etortzen ziran labaina hortz artean ebela, eta beraietan be gure zain egoten ziran beren gotorleku armatuetan. 16 aldiz atera ziran garaile urdinak, balezta eskuan, historikoki Galdakaon izan dan lez. Lau aldiz bakarrik izan ziran garaituak. Baina ez da nahikoa. Ez aintza hor dagoenean. Igoera fase bat kirolari guztien ametsa da, klub guztiena. Dauela urtebete esan genduan, taldea egoera berean egoanean, baina bigarren mailatik lehen mailara jauzi egiteko burrukan. Lurrak eguzkiari buelta emoteko denpora behar izan dauen honetan, urdinek muga guztiak bertan behera itxi dabez kategoriara itzultzean, eta Superliga 2ra igotzeko fasera sailkatzeko bi partidu besterik ez dabez behar. Horrek boleibol nazinonaleko elitearen eskubide osoko kide bihurtuko leukez. Ez dago besterik. Igande honetan ez dago aitzakiarik. Ezta ezustekorik ere. Oviedo labana hortz artean duela etorriko da. Horregatik eskatzen deutsuegu berriz ere Urretako harmaila BETETZEA eta urdinez tindatzea. Lehen puntutik azkeneraino entzun nahi zaituegu. Idazten ari den historiaren parte izatea nahi dogu. Eta lortzen badogu, guztion artean Galdakaoko herria gure klubaz harro egotea lortuko dogu. Igandean ikusiko dogu elkar. Prestatu eztarriak. Txanda eta kitto. Domingo 24 de Marzo. Polideportivo Urreta. 12:00 Galdakao BT vs CV Oviedo, y la primera división nacional en juego. Resuenan campanas de guerra. Veinte batallas han sido libradas ya, y dos quedan por venir. La siguiente, crucial. Galdakao se ha vuelto a distanciar en solitario en la primera plaza, pero Oviedo, tercer clasificado a 2 puntos, amenaza su liderato. Todo o nada. Los galdakoztarras están inmersos en una temporada histórica en primera división. Pase lo que pase. Han liderado la tabla clasificatoria durante la mayor parte del campeonato, llevando el nombre de Galdakao con total orgullo por toda la península. 20 contiendas en las que los rivales acudían a nuestro querido fortín de Urreta con el cuchillo entre los dientes y en las que también nos esperaban en sus respectivas fortalezas armados hasta arriba. 16 veces salieron victoriosos los azules, ballesta en mano, como históricamente ha sido en Galdakao. Tan solo 4 veces fueron derrotados. Pero no es suficiente. No cuando la gloria está ahí. Una fase de ascenso es el sueño de todo deportista, de todo club. Lo dijimos hace un año, cuando el equipo se encontraba en esta misma situación pero peleando el salto de segunda división nacional a primera. En lo que la tierra ha tardado en dar la vuelta al sol, los azules han tumbado todos los límites en su regreso a la categoría y se encuentran a tan solo 2 partidos de clasificarse para la fase de ascenso a superliga 2, lo que los convertiría en miembros de pleno derecho de la élite del voleibol nacional. No hay más. Este domingo no hay excusas. Tampoco sorpresas. Oviedo vendrá con el cuchillo entre los dientes. Por eso os pedimos ABARROTAR una vez más el graderío de Urreta y teñirlo de azul. Queremos escucharos desde el primer punto hasta el último. Queremos que seais parte también de la historia que se está escribiendo. Y si lo conseguimos, sabremos que entre todos y entre todas hicimos que el pueblo de Galdakao estuviese orgulloso de nuestro club. Nos vemos el domingo. Preparad las gargantas. Cambio y corto. Foto: Binke.eus