OK

Este sitio web utiliza cookies para garantizar que usted tenga la mejor experiencia usuario. Si continúa navegando, está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y nuestra Política de cookies

<%=Club.Nombre %>

1ª NACIONAL: EASO LOREA GOURMET


Gure 1º Nazionaleko neskak ere bueltan izango dira asteburu hontan. Azkeneko urteetan denboradi bikainak egin ondoren, joan den denboraldia aldaketa momentu bat izan zen. Jon Mendiluzek hartu zuen taldea eta jokalari garrantzitsuren bat kanpora joan zen. Harrobiko neska desberdin berriak ere jokatzeko aukera izan zuten eta taldeak, beti bezela, paper bikaina egin zuen. Denboraldia bertan behera gelditu zenean, sailkapenean 5 postuan zegoen...

Beti bezela, taldeak harrobiko jokalariekin lehiatuko du. Entrenatzaile bezela Jon Mendiluzek jarraituko du, Irlentz Quiñones laguntzaile bezela izango duelarik. Lan bikaina egin zuten joan den denboraldian eta bide berdinetik jarraitzeko asmoarekin daude:

"Beste urte batez, eta badira jada 4, EASO LOREA GOURMET nesken senior taldeak Euskal Liga nazionalean jokatuko du. Multzo honetan talde euskal, nafar eta errioxarren aurka neurtuko gara. Guztira 14 taldek hartuko dute parte, martxoan bertan behera geratu zen talde berdinekin jarraitzen da, hau da, ez da talderik igo ezta jaitsi ere. Gure taldeari dagokionez aurten ere talde gaztea osatu dugu, etxeko jokalariak izanik gehiengoak baino kanpotik Donostira ikastera datozen neskekin osatua. Baja bakarra dugu aurreko denboralditik ona, Jimena Cobo jokalariak taldea utzi du kanpora doalako ikastera. Zorterik onena Jimena!! 
Aurreko urtean juniorra zen Nora Yurritak LOREA GOURMETen izango du fitxa. Partidu gehinetan egon zen taldearekin eta aurrerapauso handia egin arren aurten pisu gehiago izango du taldean. Aukera paregabea du bere talentua erakusteko baino gogor egin beharko du lan. Iratxe Perez jokalari Gasteiztarrak ere gurekin jokatuko du bere ikasketak Donostian egingo bait ditu. Orain arte Araskiko taldean jokatu du eta Nazional mailan jokatzeko prest dagoela erakutsi nahi du. Jokoa oso ondo ulertzen du eta taldeari asko emango dio alor askotan. Gainera Mireia Salvador EASOko jokalari ohia bueltan da bere ikasketak amaitu ondoren. Aurreko 4 urteak pasa ditu Iruñean eta asteburuan bere taldekideak izandakoak izango ditu aurkari. Partidu oso hunkigarria izango da beretzako. 
Partidu zaila aurreikusten da, 2019-2020 denboraldian talde bakoitzak partidu bana irabazi genuen eta ildo beretik joatea espero da. Ilusio handia dute gure neskek eta garaipen batekin hasteko irrikaz daude. Partidurako neska guztiak daude eta larunbatean arratsaldeko 19:15etan hasiko da "

Taldearen babesle bezela LOREA GOURMET izango dugu aurten. Azken urteetan klubarekin modu derberdinetan elkarlanean ibili ondoren, aurten gure nesken lehenengo taldea babesteko erabakia eskertzen diegu. Ezinbestekoa da babesleak ematen diguten laguntza eta, kasu hontan, LOREA GOURMET beti egon da EASOri laguntzen. Milesker! 

Nesketan ere, mutiletan bezela, ez daukagu publikoa harmailetan sartzeko aukerarik. Pena bat da, Pío Barojan igande arratsaldetan sortzen zen giroa ezingo bait dugu mantendu. Laister hau aldatzea esperu dugu.

 


Comparte en: