<%=Club.Nombre %>

EASO GIPUZKOA BASKET ESPAINIAKO TXAPELKETAN


Denboraldi hasieran EASO eta GIPUZKOA BASKET kluben artean akordio bat sinatu genuen. Akordio honen arabera, gure klubeko jokalari batzuk (Martin Dorronsoro eta Urko González) Urrezko LEB taldearekin entrenatzen eta jokatzen ibili dira besteak beste. Orain, denboraldi bukaeran, gure JM1 EASO Mendaur taldea Huelvan jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko sailkatu da. Esandako akordioaren arabera, Espainiako Txapelketara sailkatzen diren gure taldeak EASO GIPUZKOA BASKET izena eramango dute, bertan Gipuzkoako mutilen erreferentzia den kluba ordezkatuz. Gure mutilak, GIPUZKOA BASKETi esker, ekipazio eta kubre berriak estreinatuko dituzte. Eskerrik asko!

Atzo arratsaldean JM1 EASO Mendaur eta ACUNSA Gipuzkoa Basket taldeak elkarrekin izan ziren Gaskan. Bertan aurpegi ezagun asko ikusi genituen (Lolo Encinas, Ion Ormazabal, Xabi Beraza eta Mikel Motos... Martin eta Urko ere bertan zirelarik), hoietako batzuk Espainiako Txapelketan parte hartzeko esperientzia honetatik orain dela urte batzuk pasa zirelarik. Elkarri zorte ona opatu eta taldeko argazkia egin zuten.

Beraz, igandean hasiko den Espainiako Txapelketan, EASO GIPUZKOA BASKET izenarekin parte hartuko du gure juniorrak.

 


Comparte en: