<%=Club.Nombre %>

Antton Korta elkarrizketa


Pasa den asteburuko partidaren ondoren, liga erregularra bigarren postuan amaitu eta EBA-ra igotzeko lauko finala antolatzeko aukera lortu duzue. Zer balorazio egiten duzu denboraldiaren inguruan?

Aurreko denboraldi gorabeheratsuaren ondoren, era egoki batean entrenatu eta lehiatzeko aukera izan dugu eta taldeak era ezin hobean erantzun du, konpromezua eta lehia gogoa erakutsiz. Lauko finala jokatu eta antolatzea egindako lan guzti hori saritzeko modu oso polita da.   

 

Azken momentura arte, gainera, lehen postua lortu eta zuzeneko igoera eskuratzeko aukera izan duzue.

Bilbao Basket eta Take Tolosarekin berdinduta amaitu dugu liga. Azken jardunaldian guk irabazi eta Bilbao Basket-ek galdu izan balu, gurea zen txapelketa, baina azkenean, bi puntugatik atera zuten partida eta liga eskuratu dute. Pena izan da, baina, Bilbao Basket zoriondu eta asteburu honetako lauko finalean pentsatzea besterik ez zaigu geratzen.

 

Nolakoa espero duzu asteburu honetako lauko finala?

Zalantzarik gabe, oso berdindua. Aurtengo txapelketa oso parekatua izan da; lehen bost taldeak bi partidatako aldearekin amaitu dugula ikusi besterik ez dago. Saskibaloiaz gozatzeko parada bikaina izango delakoan nago!

 

Askatuak klubeko kideentzako mezurik?

Klubeko kide guztientzat asteburu oso polita izan daiteke eta elkarrekin garaipenaren bila jo dezagun eskatuko nieke. Guztien animoak asko eskertuko ditugu!


 

Después de la victoria del pasado fin de semana, habéis conseguido terminar la liga regular en segunda posición y la oportunidad de jugar y organizar la final a cuatro para ascenso a liga EBA. ¿Qué valoración haces de la temporada?

Después de la temporada tan irregular que vivimos el año pasado por el Covid, hemos podido entrenar y competir de manera adecuada y la respuesta del equipo ha sido inmejorable, demostrando compromiso y ganas de competir. Poder competir y organizar la final a cuatro es un premio muy bonito a todo ese trabajo.

 

Habéis tenido, además, opciones de ganar la liga hasta el último momento.

La liga ha terminado en un triple empate entre Bilbao Basket, Take Tolosa y nosotros. En la última jornada, una victoria nuestra y una derrota de Bilbao Basket nos daba el primer puesto, pero al final, consiguieron ganar por dos puntos y quedarse con la liga. No nos queda más que felicitarles y pensar en la final a cuatro de este fin de semana.

 

¿Cómo prevés que sea la final a cuatro de este fin de semana?

Sin ninguna duda, muy igualada. La liga regular ha sido la más igualada de los últimos años, no hay más que ver que los cinco primeros clasificados hemos quedado en un margen de dos victorias. ¡Seguro que este fin de semana va a ser una ocasión perfecta para disfrutar del baloncesto!

 

¿Algún mensaje para los integrantes del club Askatuak?

Puede ser un fin de semana muy bonito y les pediría que vayamos todos juntos a por la victoria. ¡Agradeceremos los ánimos de todas y todos! 

 

Fotos: Bittor Munarriz Rubio (Ointxe-Arrasate)

 

 

 


Comparte en: