OK

Este sitio web utiliza cookies para garantizar que usted tenga la mejor experiencia usuario. Si continúa navegando, está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y nuestra Política de cookies

<%=Club.Nombre %>

CAMPEONATO DE ESPAÑA | ENTRENADOR


Comenzamos una serie de entregas que durarán 4 semanas, en las que iremos hablando sobre lo que supone vivir un Campeonato de España desde diferentes puntos de vista. La idea es tener una visión amplia de lo que supone... peo sin hablar de basket. Una forma diferente de acercarse a esta vivencia, dejando a un lado el aspecto técnico-táctico y analizando otros aspectos que nos pueden hacer entender el Campeonato de forma más completa.

El primer turno es para los entrenadores, donde Mikel Odriozola nos ha aportado su visión al plantearle algunos temas.

Zeintzuk dira entrenatzaileak dituen zailtasunak Txapelketa prestatzeko orduan (hautaketa, minutu banaketa, etb.)?

Argi dago prestakuntza guztian zehar zailtasunak agertzen joaten direla, baina ematen diren egoera guztietara moldatu beharra dago eta horiekin ahalik eta hoberen lan egin. Prestakuntzaren hasieran ekainaren bukaeran eman genuen kanpusarekin, hortik aurrera ligak astean zenbait partida ikusi eta azaro hasieran 18 jokalariko lehen konbokatoria atera genuen. Egia esan, lehen deialdi horretatik azkenengo selekzioa atera arte ematen den prozesu hori da gutxien gustatzen zaidan garaia. Sei jokalari kanpoan utzi behar dira eta orokorrean denen jarrera oso ona da entrenamenduetan, hortaz, erabakiak hartu behar dira gure iritziz 12ko talde hoberena eratzeko eta hor… entrenatzaile bakoitzak iritzi desberdinak ditugu. Aurten gainera, prestakuntzan hainbat arazo izan ditugu, batez ere, lesioekin, neretzat kirolaren alde negatiboenetako bat dena. Azkenean, 12ko taldea eratu eta horrekin ahalik eta hoberen prestakuntza burutzea, kontuan izan beharra dago jokalari askok beraien taldean daukaten erantzukizun desberdina dutela selekzioan eta horrek ere egokitze prozesu bat darama. Horrez gain, txapelketan jokalari batzuek beste batzuk baino gutxiago jokatzen dute eta saiatu behar da taldearen kohesioa ahalik eta hoberena izaten.

Entrenatzaileentzat zer suposatzen du honelako Txapelketa batera joateak?

Guretzat experientzia eta aukera on bat da zalantzarik gabe. Nere kasuan, aurten entrenatu ditudan gazteen adina nuen, 15 urte, EASOn entrenatzaile bezala hasi nintzenean eta egia esan ez nuen inolaz pentsatzen txapelketa hauek bizitzeko aukera izango nuenik. Hortaz, ahalik eta gehien disfrutatzen eta ikasten saiatzen gera, lau entrenatzaile egoteko aukera daukagu eta lana denen artean hobeto banatu dezakegu. Alex Suso, Martin Ibarra eta Gorka Gil-ekin batera egon naiz aurten eta gure arteko giro onak gauzak erraztu dizkigu egia esan, gainera txapelketan Mikel Urretabizkaia izan dugu fisio lanetan laguntzen. Ez gaude ohituta hainbeste pertsonako taldea edukitzea eta batzutan ez da erraza rol-ak banatzea, bakoitza gure klubean entrenamendu eta partidoen pisua eramatea ohituta gaude eta lan berri honetara ere ohitu beharra daukagu. Zalantzarik gabe denen lana ezinbestekoa izan da experientzia ahalik eta positiboena izateko eta denen artean jokalarientzat lagungarri izateko.

Eta jokalarientzako?

Kadete Mailako Espainiako Txapelketa bat, zalantzarik gabe, esperientzia oso positibo bat iruditzen zait jokalarientzat. Egunez egun klubetan egiten duten lan jarraiaren sari bat da eta orokorrean, oso gogotsu hartzen du txapelketa. Alde batetik, selekzioak Euskadiko beste hainbat lekutako jendearekin harremana izatea ahalbidetzen die, askotan oso harreman onak egiten eta mantentzen dituztelarik. Bestetik, behin Huelvan daudela estatuko beste hainbat lekutako jendearen aurka konpetitzen da, maila handiko jokalariak aurkitzen dituzte parean eta beraien onena ateratzera bultzatzen die konpetizioak. Horrela, zailtasun hauek direla medio zenbait gauza ikasi ditzakete, esaterako momentu txarretan frustrazioa gestionatzea edota beraien lanarekin gauzak aurrera ateratzeko gai direla.

Helburua... edozerren gainetik irabaztea?

Nere iritziz helburua ezin da edozerren gainetik irabaztea, eta adibide garbi bat jarriko det, txapelketa honetan 4 partida galdu eta bat irabazi genuen, azken hau izan zen zalantzarik gabe bost partiden artean jolastu genuen txarrena edo gutxinez neri sentsazio okerrenak eman zizkidana. Era berean, argi daukat txapelketa hauetan konpetitzera goazela eta ahalik eta itxura hoberena eman behar dela, baina nere ustez beti talde bezala dituzun printzipioen barruan eta ahaztu gabe jokalariek 14-15 urte dituztela eta beraientzat experientzia positibo bat izan behar duela txapelketa.

Gradan nolako anbientea bizi izan da aurten?

Egia esan aurten ez degu inolako zailtasunik euki zentzu horretan. Ziur hainbat momentuetan kexa gehiago egon direla arbitroentzat eta egoera hauek kontrolatzen behar degula arbitroak beraien formakuntzan daudelako. Baina esan bezala, ez degu inolako arazorik eduki armailarekin eta uste det hori oso garrantzitsua dela. Argi daukat guk hainbat akats egiten ditugula baina entrenatzaileentzat ere ikasteko leku bat da eta uste dut ez gerala hortaz ahaztu behar.

Elkarbizitza...

Esango nuke elkarbizitza dela txapelketa hauetan gelditzen den gauza positiboenetako bat. Alde batetik selekzio berekoekin egiten diren harremanak oso garrantzitsuak dira, aurten, gure kasuan zorte handia izan degu eduki ditugun jokalariekin eta beraien artean, zein gurekiko eduki duten jarrera oso ona izan da prozesu guztian. Txapelketan, 6-7 egunez 24h partekatzen ditugu taldekideekin eta txapelketa berak hainbat gorabehera ekartzen ditu eta beti ez da erraza horiek alde batera utzeko, horregatik, oso garrantzitsua izan da beraien arteko giro hori. Bestalde, Euskadiko beste jokalariekin eta entrenatzaileekin harreman ere oso ona izan da eta honek gauzak asko errazten ditu. Bukatzeko, beste hainbat lekutako jokalariekin ere harremanak ere garatzen dituzte eta guk entrenatzaileekin ere. Azkenean, gauza guzti hauek txapelketa hauek experientzia positibo bat bihurtu ahal izatea.

Eskerrik asko Mikel zure ikuspuntua emateagatik!


Comparte en:
  • google+