OK

Este sitio web utiliza cookies para garantizar que usted tenga la mejor experiencia usuario. Si continúa navegando, está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y nuestra Política de cookies

<%=Club.Nombre %>

EUSKAL LIGAK


Euskal Ligak bigarren faseko 5. jardunaldia jokatuko dute asteburu hontan. Gre taldeak lan bikaina hari dira egiten eta berdin jarraitzea espero dugu, lehen buelta bukatzeko balioko duan bostgarren jardunaldi hontan.

KADETE NESKAK

EASO AECC taldeak partida guztiak irabazi ditu bigarren fase hontan eta Lasarteko Ostadarren kontra jokatuko du larunbat hontan. Partida garrantzitsua lehenengo postuan jarraitzeko eta hurrengo denboraldian Euskal Ligan jarraitzeko aukera izateko. Taldea itxura on hari da ematen, puntu gehien sartzen duen eta gutxien jasotzen duen taldea delarik.

KADETE MUTILAK

Joan den asteburuan gureak Bilbao Basket gainditu zuten. Partida bikaina jokatu zuten gure mutilak eta azken 3 minutuetan Bilbokoak baino hobeak izan ziren, partida Donostian geditu zelarik. Bilbok Baskonia gainditu zuenez aurreko partidabaten, berdinketa dago lehenengo postuan eta aste hontan irabaztea garrantzitsua izango da goian jarraitzeko. Azkoitian jokatuko dugu larunbatean, oraindik irabazi ez duen Iraurgiren aurka. Partida ez da errez izango.

JUNIOR NESKAK

Guztiz berdindua dago Liga Junior nesken kasuan. Araba taldeak 3 garaipen eta gernikak bat, eta erdian beste 4 taldeak 2 garaipenekin. Ez zuten partida ona egin gure neskak eta Loiola Indautxuren aurka galdu egin zuten etxean. Asteburu hontan liderra jasoko dugu Gaskan larunbatean. Partida zaila, baina gureak ez dira inor baina gutxiago eta irabazteko intentzioarekin azalduko dira.

JUNIOR MUTILAK

Liderra den Baskoniaren konta jokatu zuten gure mutlak eta ezin izan zuten irabazi. Partida ona jokatu zuten eta gertu izan zituzten Gasteizekoak, baina azkenean porrota. Alere liga bikaina hari dira egiten, bigarren postuan berdinduta doazelarik. Asteburu hontan Bilbora joango gara bertako taldearen kontra jokatzera. Partida gogorra izango da, baina irabazteko gogoz joango dira gureak.  

 


Comparte en: