OK

Este sitio web utiliza cookies para garantizar que usted tenga la mejor experiencia usuario. Si continúa navegando, está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y nuestra Política de cookies

<%=Club.Nombre %>

ENDANEA ESKOLA BUELTATU DA


Astelehenean, hilabete luze batzuen ondoren, gure ESKOLAko entrenamenduak berriro hasi ziren. Aurten 2009-2012 urteetan jaiotako haurrentzako zuzendutako iharduera izango da ESKOLA. Haurrak saskibaloian jokatzeko gogoz zeuden eta, behar ziren protokolo guztiak prestatu ondoren, atzo izan zuten bueltatzeko aukera. Beti bezela, ESKOLAn entrenatzaileen lana oso berezia eta garrantzitsua da eta, horregatik, formazio fase hontan entrenatzaile talde haundi eta esperientziaduna izango dugu.

Printzipioz urtarrilerarte ezinezkoa izango da partidak jokatzea. Bigarren urteko alebinak, aurten 2009an jaioak, errendimenduko liga izaten dute normalean. Ez da liga luzea izaten, baina 10-12 partida jokatzeko aukera ematen die eta Gipuzkoan dauden beste taldeak ezagutzen hasten dira. Besteak (2010-2012 aurten) ez dute ligarik jokatzen, baina 2016/2017 denboraldian lehen aldiz martxan jarri ziren saskibaloiko eskolen arteko partidak jokatzen dituzte. Aurten ez dakigu zer antolatzeko aukera egongo den 2021 urtean, baina oraingoz entrenatzeko aukera aprobetxatuko dugu!

 


Comparte en: