Bazkide agurgarria:
Jakinarazi nahi dizugu, Galdakaoko Boleibol Taldeak, kirol-esparruan euskararen erabilera sustatzeko proiektuan partehartuko duela, Galdakaoko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan eta Ebete hizkuntza-zerbitzuen aholkularitza eta laguntzarekin.
Kirol ingurunean gazteen artean euskararen erabilera sustatzen jarraituko dugu aurten ere. Galdakaoko gazteek euskararekiko duten pertzepzioa hobetzea da gure helburua, horretarako,eurentzako erakargarriak diren dinamikak proposatzen saiatukogara, baita gazteenen entrenamenduetan euskara bermatzen.
Eskura ditugun komunikabideen bidez, klubak, komunikazio sareetan arreta jarriko dugu eta egiten den guztiaren inguruan,elebietan informatzen saiatuko gara.
Ahal den gehienetan, entrenamenduetan, euskararen presentzia bermatzen ahaleginduko gara, entrenatzaileeri horrela adierazidiegu eta kirolarien partidu osteko elkarrizketen dinamikarekin entrenatzaile eta kirolarien arteko hitz egiteko ohituran eragin nahi dugu. Gainera, klubaren konpromisoa erakusteko zuzendaritzak ere euskara sustatzeko erronkak zehaztu ditu 2025erako.
Galdakaoko eskolek, kirol kluben, eta beraz, gure klubaren laguntza behar dutela adierazi digute, gazteen euskara gaitasun eta euskararekiko duten pertzepzio kezkagarria dela eta. Horregatik,gizartearen eta Galdakaoko gazteen beharrei eutsi nahian, gure helburuak egokitu nahi ditugu haur eta nerabeak eleaniztunak izatera iritsi daitezen, kirol esparrutik euskara indartuz etakirolguneak geroz eta euskaldunagoak izatera bidean DENOK lagun dezagun.
Guraso eta gertuko gehienek euskaraz hitz egiteko gaitasuna duzue, eta zuek ere, gazteek euskararekiko duten pertzepzioan eragiteko gai zarete, gu bezala. Guztion laguntza eskatzen dugu, kirolguneetan euskara gehiago entzun daiten eta kiroleko esperientzia positiboak
euskararekin harremantzeko.
Euskarak kirola behar duelako eta euskarak herri egiten gaituelako, Futbol, Pilota, Atletismo, Igeriketa, Bolei eta Txirrindularitza Taldeetako zuzendaritzak norabide horretan lerratzeko apustua egin nahi dugu, zuek guztokin batera, BAZKIDE, GURASO, KIROLARI
ETA HERRI KIDE!
Adeitasunez,
Galdakao Boleibol Taldea
...