<%=Club.Nombre %>

Crónicas de Partidos

Asteburu ahaztuezina Galdakao, Bizkaia eta munduarentzat!! Gure jabatoek boleiboleko Lehen Maila Nazionaleko A multsoko lehen postua eskuratu dabe eta lortutako bi puntuekin Superliga 2 mailara automatikoki igotzea lortu dabe, C multsoko liderra dan Granadako Unibertsidadea gaindituta. Baina ez sufrimenturik barik, azken 21-23ra arte ez zan erabaki bosgarren seta, markagailuko txandatze askogaz eta partiduko 3 puntu altzau behar izanaz, beste partiduko 5 puntu alperrik galduz. Baina 21-22koagaz markagailuan, bi blokeo izugarrik eta kanpoko erremate batek amets bat lortzeko beharrezkoak ziran bi puntuak emon euskuezan. Eta amets bat dinogu, igon barri dan talde batentzat Superliga 2ra igotzea ez zelako helburu nagusia. Baina denporaldi harrigarri batean, erregulartasun ikaragarriagaz, azken partiduetara iritsi gara, dana gure esku genduala, eta ez dogu iges egiten itxi. Zorionak gure mutilei, gozau, merezi lez ospatu, datorren urtean SUPERLIGAN gagoz!!! Eta lana amaitzeko, gure Athleticeko lehoiak Errege Kopa Bizkairako ekartzen dabe!!! ZORIONAK ATHLETIC!!! MEREZITAKOA!!! Fin de semana inolvidable para Galdakao, Bizkaia y el mundo mundial!! Nuestros jabatos se han hecho con el primer puesto en el grupo A de la Primera División Nacional de voleibol y con los dos puntos logrados obtienen el ascenso automático a Superliga 2 al superar al líder del grupo C Universidad de Granada. Pero no sin sufrimiento, un quinto set que no se decidió hasta el definitivo 21-23, con muchas alternancias en el marcador y en el que tuvieron que levantar hasta 3 puntos de partido en contra y en el que desperdiciaron 5. Pero ya con el 21-22 en el marcador dos impresionantes bloqueos y un remate fuera nos dieron los dos puntos necesarios para conseguir un sueño. Y decimos un sueño porque para un equipo recién ascendido el ascenso a Superliga 2 no era el objetivo principal. Pero una impresionante temporada con una increíble regularidad ha hecho que llegáramos a las citas finales con todo en nuestra mano, y no lo han dejado escapar. Felicidades a nuestros chicos, disfrutarlo, celebrarlo como se merece, el año que viene estamos en SUPERLIGA!!! Y para rematar la faena, van los leones y se traen la copa para Bizkaia!!! ZORIONAK ATHLETIC!!! MEREZITAKOA!!!

Merezitako garaipena lortu dabe gure mutilek Oviedoren aurka, lidergoa bakarrean eta Superliga 2rako igoera gure eskuetan uzten dauena. Harmailetan giro itzela egoala, gure mutilek lehen set ia perfektua jokatu eben, non, baina bat jartzearren, puntu larregi itxi ebezan sakeagaz. Hurrengo setek bide beretik jarraitu eben: markagailuan aurrea hartzen ari zan Oviedo, baina pixkanaka gure mutilek aldea murrizten eben, hain ondo kontroletan daben amaiera estu horietan azkorakada emon eta 25-23 eta 25-22 markagailuagaz eramateko. Oso gazte dan Oviedoko taldea, blokeari eusten badeutso, datozen urteetan edozertarako hautagai izan daitekeena. Orain Madrilera joan behar dira seigarren sailkatua dan Chamartin Vergara taldearen aurka jokatzera eta egin daben denporaldia garaipen bategaz berrestera. Ez da ahaztu behar talde hau aurten igon dala kategoriaz, eta, beraz, meritua bikotxa dala. ZORIONAK ETA DENBORALDIA BEHAR LEZ AMAITZERA!!! --- Merecidísima victoria de nuestros chicos ante el Oviedo, que nos sigue dejando líderes en solitario y dependiendo de nosotros mismos para lograr el ascenso a Superliga 2. Con un ambientazo en las gradas, nuestros chicos jugaron un primer set casi perfecto, en el que, por poner un pero, se dejaron demasiados puntos con el saque. Los siguientes sets siguieron el mismo derrotero: un Oviedo que se adelantaba en el marcador, pero al que poco a poco nuestros chicos recortaban distancias para, en esos finales apretados que tan bien controlan, dar el hachazo definitivo y llevárselos por un ajustado 25-23 y 25-22. Un jovencísimo Oviedo, que si mantiene el bloque, puede aspirar a todo en los próximos años. Ahora toca viajar a Madrid para enfrentarse al Chamartín Vergara, sextos clasificados, y ratificar con una victoria el temporadón que han hecho. No hay que olvidar que este equipo ha subido este mismo año de categoría, por lo que el mérito es doble. ZORIONAK Y A CERRAR LA TEMPORADA COMO SE MERECE!!!

Jardunaldiak Lehen Mailako gure mutilen garaipena ekarri deusku Burgosen, 0-3 argi eta sendo bategatik. VP Madrilek Chamartinen aurka jasotako porrotak lidergoan utzi deusku liga amaitzeko bi partida falta direnean. Datorren igandean Urretan Oviedoren aurka berretsi beharreko lehen postua. Han itxarongo zaituegu, zelaia bete behar da!!! --- La jornada nos ha deparado la victoria de nuestros chicos de Primera División en Burgos por un claro y contundente 0-3. La derrota del VP Madrid ante el Chamartín, nos deja lideres en solitario a falta de dos partidos para la finalización de la liga. Primera posición que hay que refrendar ante el Oviedo el próximo domingo en Urreta. Os esperamos allí, hay que llenar el campo!!!

EL1eko gure neskek atzo Sestaoren aurka irabazi eben partida sinestezina, basatia eta zoragarria izan zen; izan ere, edozein adjektibo erabiltzea labur geratzen da hori deskribatzeko. Urretako harmailetako giroa ikusgarria izan zen, gure taldea garaipenerantz hegan eramanez eta sailkapeneko bigarren postura iritsiz, denboraldiaren amaierarako partida bakarrera. Lehen seta borroka bizia izan zen, gure jokalariek 4 punturainoko abantailak izan ebezan, baina Sestaok aurrea hartu eban une batez 20-21eko markagailuarekin. Hala ere, gure neskek euren bertsiorik onena erakutsi eben eta markagailua irauli seta eskuratzeko 25-23ko emaitzarekin. Bigarren setak bi aurpegi oso ezberdin erakutsi ebazan. Hasieran Sestao zen nagusi eta gure akatsek 8-18ko kontrako markagailura eraman ginduezan. Baina amore eman beharrean, gure jokalariek beren ausardia erakutsi eben. Defentsan hobekuntza nabarmenarekin eta Sestaok pilatutako akatsekin, 21-23ko markagailuarekin hurbiltzea lortu denduan. Azkenean, gure nesken azken bultzada batek, lau puntu jarraian, galdurik zirudien set bat irabaztera eraman ginduzan. Hirugarren seta gure taldearen konfiantza eta indarra berrestea izan zen, Sestaok bigarren seta ezustean galdu eta amore eman ondoren. Garaipen honekin, gure neskek bigarren postura igo dira taulan, eta horrek eskubidea emango leuskie Lehen Maila Nazionalera igotzeko fasean parte hartzeko, Estatu mailan boleibolaren brontzezko kategorian. Orain, datorren larunbatean Madre de Dios ikastetxean Deustuko Unibertsitatearen aurka jokatuko daben borrokaldian berretsi behar dabe lorpen hau. El partido que nuestras chicas de EL1 ganaron ayer contra Sestao fue más que increíble, brutal y maravilloso; de hecho, usar cualquier adjetivo se queda corto para describirlo. El ambiente en las gradas de Urreta fue simplemente espectacular, llevando en volandas a nuestro equipo hacia la victoria y aupándose a la segunda posición en la clasificación, a solo un partido del final de la temporada. El primer set fue una batalla intensa, con nuestras jugadoras liderando con ventajas de hasta 4 puntos, aunque Sestao logró apretar al final y tomar la delantera momentáneamente con un marcador de 20-21. Sin embargo, nuestras chicas mostraron su mejor versión y voltearon el marcador para llevarse el set con un definitivo 25-23. El segundo set mostró dos caras muy diferentes. Al principio, Sestao dominaba con fuerza y nuestros errores nos llevaron a un marcador desfavorable de 8-18. Pero lejos de rendirse, nuestras jugadoras mostraron su determinación. Con una mejora notable en la defensa y los errores acumulados por parte de Sestao, logramos acercarnos con un marcador de 21-23. Finalmente, un empuje final de nuestras chicas, con cuatro puntos consecutivos, nos llevó a ganar un set que parecía perdido. El tercer set fue la confirmación de la confianza y la fuerza de nuestro equipo, cerrándolo con un contundente 25-12 ante un Sestao que parecía rendirse tras perder el segundo set de forma inesperada. Con esta victoria, nuestras chicas ascienden hasta la segunda posición en la tabla, lo que les daría derecho a participar en la fase de ascenso a Primera División Nacional, la categoría de bronce del voleibol a nivel estatal. Ahora, deben confirmar este logro en su próximo enfrentamiento contra la Universidad de Deusto en el colegio Madre de Dios el próximo sábado.

EL1eko gure neskek erraz galdu eben liderra dan Getxoren aurka, talde oso serioa. Bi set txarren ostean, gure neskek bere jokorik onena aurkitu eben hirugarrenean, baina sakean egindako hutsek eta erasoan aurkarien trebetasunak, partida luzatzea eragotzi eben. Datorren astean Sestaoren kontra irabazi beharko dabe, sailkapenean bigarren postua lortzen jarraitu gura badabe. Beste behin be gure zaleei dei egiten deutsegu Urretako harmailak bete daiezan eta euren babesagaz gure neskak hegan eroan daiezan helburua lortzeko asmoz. Gogoratu sarrera doakoa dala eta klubeko kirol materialaren zozketa be egingo dala. ----- Nuestras chicas de EL1 perdieron con facilidad ante un líder, el Getxo, muy serio. Tras dos malos set, nuestras chicas parecieron encontrar su mejor juego en el tercero, pero los fallos en el saque y unas rivales muy certeras en ataque impidieron que el partido se prolongara. La semana que viene reciben al Sestao con la obligación de ganar si quieren seguir optando a la segunda posición final en la tabla. Una vez más hacemos un llamamiento a toda nuestra afición para que llenen las gradas de Urreta y den su apoyo y lleven en volandas a nuestras chicas en pos de lograr el objetivo. Recordar que la entrada es gratuita que también se celebrará una rifa de material deportivo del club.

Lehen Mailako gure mutilek ezin izan eutsien Rivasi irabazi. Rivasek, lehen seta galdu arren, gure mutilak baino gehiago izan ziran, eta Urretako hiru puntuak eroan ebezan, harmailetan giro ona egoan arren. Mila esker gure mutilak babesteagaitik!!. Porrot horren arren, lidergoan jarraitzen dabe sailkapenean, VP Madrilekin bardinduta, azken honeek Oviedoren aurka irabazi ondoren. Holan, goiko postuetan konprimitzen da taula, eta lehenengo 4 sailkatuak 2 puntutan dagoz. Hurrengo partida azken sailkatua dan Burgosen aurka jokatuko dabe, beraz, hiru puntuak irabaztea premiazkoa baino beharrezkoa da. ----- Nuestros chicos de Primera División no pudieron ganar al Rivas. Un Rivas que, a pesar de perder el primer set, se mostró superior a nuestros chicos y se llevaron los tres puntos de Urreta a pesar del ambientazo que había en las gradas. Muchas gracias por arropar a nuestros chicos!! A pesar de esta derrota, siguen como lideres en la clasificación, empatados con el VP Madrid, tras la victoria de estos últimos ante el Oviedo. De esta forma se comprime la tabla en los puestos altos, estando los 4 primeros clasificados en 2 puntos. El próximo partido lo jugaran contra el colista Burgos, por lo que llevarse los tres puntos se antoja una obligación, más que una necesidad.

EL1eko neskak erraz desegin ziran Navarvoley taldetik. Garaipen garrantzitsua hiru setetan, Getxori Faduran, hurrengo domekan 12: 00etan, irabazteko amesetan jarraitzeko aukera emoten dauena. Ziur dana emongo dabela hori lortzeko. ----- Las chicas de EL1 se deshicieron con facilidad del equipo más veterano de la categoría, el Navarvoley. Importante victoria en tres sets que permite seguir soñando con alcanzar al Getxo en el próximo y vital encuentro en Fadura, el domingo a las 12:00. Seguro que lo darán todo para lograrlo.

Lehenengo Maila Nazionaleko mutilak Ourensera joiazan partida irabazteko eta sailkapeneko lehen postuan mantentzeko hiru puntu garrantzitsu lortzeko premiagaz. Eta lortu eben, ez sufridu barik, bigarren seta galdu baitzuten eta markagailua irauli behar izan baitzuten laugarrengo setan partida irabazteko. Orain hortzak estutu eta etxean Rivasi irabazi behar dinoe. Gogorarazoten deutsuegu partida domekan 12: 00etan jokatuko dala eta zuen presentzia eta animoa behar doguzala. Zatoze zarata egiteko gogoz!! Partidara joaten diran klubeko jokalari guztiak animetan doguz taldearen elastikoagaz egitera. Partidu honetarako klubeko kirol materialaren zozketa batzuk egingo dira. Sarrera doarik beti lez!!! ----- Los chicos de Primera Nacional viajaban a Orense con la necesidad de ganar el partido y sumar tres importantes puntos que les mantuvieran en la primera posición de la tabla. Y lo consiguieron, no sin sufrir, ya que perdieron el segundo set y tuvieron que voltear el marcador en el cuarto para llevarse el partido. Ahora toca apretar los dientes y ganar en casa al cuarto clasificado el Rivas. Os recordamos que el partido se juega el domingo a las 12:00 y que necesitamos de vuestra presencia y ánimo. Venid con ganas de hacer ruido!! Animamos a todas las jugadoras y jugadores del club que asistan al partido, a que lo hagan con la camiseta del equipo. Para este partido se realizarán varios sorteos de material deportivo del club entre los asistentes. Entrada gratuita como siempre!!!

Lehen Mailako gure mutilek estropezu egin eben Cosladan, partida kaskar batean, dana ondo egin eban aurkari baten aurka, irakurketa taktiko inpoluta eginez eta merezita hiru puntuak lortuz. Datorren asteburuan Ourensera joango dira Burgasen aurka jokatzeko. ----- Nuestros chicos de Primera División tropezaron en Coslada en un mal partido ante un rival que lo bordó, defendiendo todo, con una lectura táctica impoluta y que se hizo merecidamente con los tres puntos. El próximo fin de semana viajarán a Ourense para enfrentarse al Burgas.

El 1eko gure neskek, partida irabazi arren, lehen set kaskarra egin eben, non Logroñoko taldea 25-22 gailendu zan, denporaldi osoko bigarren seta irabaziz. Hurrengo hiruretan, neskek beren benetako maila erakutsi eben, eta bide azkarretik konpondu ebezan. Datorren asteburuan Navarvoley hartuko dabe. ----- Nuestras chicas de EL 1, a pesar de haber ganado el partido, hicieron un muy mal primer set, en el que el equipo de Logroño se impuso por 25-22, ganando así el segundo set de toda la temporada. En los tres siguientes, las chicas sí demostraron su verdadero nivel, solventándolos por la vía rápida. El próximo fin de semana recibirán al Navarvoley.