OK

Este sitio web utiliza cookies para garantizar que usted tenga la mejor experiencia usuario. Si continúa navegando, está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y nuestra Política de cookies

<%=Club.Nombre %>

2º Div. Masc. Easo Tordowine - Ointxe Al


Lehen lau jardunaldietan ezin izan dugu garaipena eskuratu eta taldea gogotsu zegoen etxean lehen garaipena eskuratzeko. Partiduko deialdirako bajak eduki arren, horiek ezin dira aitzaki bezala jarri. Taldea ondo ari da entrenatzen eta partiduan islatu behar da egindako lana. Etxean jokatzeak plus bat eman behar zion taldeari. Beroketan nabari zen taldea gogo askorekin zegoela.

 

Lehen minutuak eskasak izan ziren etxekoen aldetik. Ointxekoek lehen abantailak eskuratu zituzten. Denborarekin taldea berriro ere partiduan sartu zen 14-16era iritsi arte. Orduan kanpotarrek jaurtiketan eginiko erakustaldiak partidua puskatu zuen. 

 

Atsedenaldiaren ondoren nahi eta ezin bat izan zen. Frustrazio ugari etxekoen artean eta ezintasuna. 

 

Kanpotarrek liderrak zergatik diren erakutsi dute. Lan bikaina egin zuten eta Easokoek asko hobetzeko dute oraindik. Grina erakutsi zuten baino jokoa ere erakutsi beharko dute. Entrenamenduetan ondo ari dira lanean baino maila hori igo behar da garaipenak eskuratu ahal izateko. 

 

Hurrengo astean Bilbon Unamunoren aurka jokatuko du taldeak. Zaila izango da baino ziur lehen garaipena laster iritsiko dela. 

 

1,2,3... Easo!!


Comparte en: