<%=Club.Nombre %>

Askatuak Hollis (2)


SASKIRATZERIK GABE, EZIN


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 22/04/2023

Emaitza: Alter Consulting ISB 50 - Askatuak Hollis 47

 

Jokalariak: Pilarte, I (-); Burguera, B (0p); Balsategui, O (13p); Garmendia, J (7p); Nuñez, N (6p); Corral, I (2p); Urkia, A (3p); Matarese, A (0p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (0p); Auzmendi (14p); Obaze, G (0p)

 

Tanteo kopurua: 18-15 // 10-11 // 4-11 // 18-10

Faltak: 21

Jaurtiketa librea: 4/8

 

Gipuzkoako finala jokatzeko irabazi beharreko finalaurrekoen joaneko partida jokatzea tokatzen zitzaigun lehen faseko aurkaria izan genuen Azpeitiko taldearen aurka. Aldez aurretik bagenekien ez zela partida erraza izango, are gehiago azken orduko lesio bat ere kontuan hartuz, baina astebururo bezela, gure lanak egiteko prest iristen ginen.

Partida hasi aurretik, gure defentsako lanaren garrantzia azpimarratu genuen, bertan bait zegoen partida irabazteko gakoa. Hala eta guztiz ere, atzean sekulako lana eginez berrogei minutuetan zehar, ezinean ibili ginen erasoan. Izan ere, ez ginen saskiratze errazak zein bestelako aukerarik sortzeko kapazak izan. Laburbilduz, gaizki atera litekeen guztia, erasoan soilik, halaxe atera zen eta gainera, asmatze maila urria eduki genuen lagun.

Lanean jarraitzea besteri ez da geratzen, itzuliko partidan garena azalduz eta kanporaketa gurera ekarriz. Ez dago ezer galduta, dena gure esku edukiko dugu. ANIMO MUTILAK!!

 

 

BIGARREN FASEA AMAITUTA

 

Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 01/04/2023

Emaitza: Atlético SnSn Larrun 39 - Askatuak Hollis 65

 

Jokalariak: Pilarte, I (7p); Burguera, B (5p); Balsategui, O (10p); Garmendia, J (12p); Nuñez, N (2p); Corral, I (2p); Urkia, A (2p); Matarese, A (0p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (15p); Auzmendi (8p); Obaze, G (2p)

 

Tanteo kopurua: 7-13 // 8-19 // 16-17 // 8-16

Faltak: 8

Jaurtiketa librea: 4/14

 

Inongo erreperkusiorik edukiko zuen partida jokatzea tokatzen zitzaigun bigarren fase honetako azken jardunaldian. Izan ere, nahiz eta partida galduko bagenuen ere, lehen postua ziurtatuta geneukan jada.

Hala eta guztiz ere, gure mutilek gogor egin zuten lan partida osoan zehar, urte osoan landutakoak berriro ere erakutsiz eta garena demostratuz. Funtsean, azkeneko esfortzua burutzea besterik ez zaigu geratzen. Horrela, finaularrekoetaz zein final hipotetiko batetaz gozatu ahalko genuke denboraldi bikain honi amaiera ezin hobea emateko.

 

GOAZEN FINALAREN BILA, AUPA ASKATU!!

 

 

GARAIPENA ETA HELBURUA LORTUTA


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 25/03/2023

Emaitza: Askatuak Hollis 74 - Ganbara BKE 48

 

Jokalariak: Pilarte, I (9p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (23p); Garmendia, J (6p); Nuñez, N (4p); Corral, I (4p); Urkia, A (0p); Matarese, A (2p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (14p); Auzmendi (11p); Obaze, G (1p)

 

Tanteo kopurua: 17-12 // 20-13 // 22-7 // 15-16

Faltak: 19

Jaurtiketa librea: 9/19

 

Bigarren fase honetako amaierara iristekotan gaudela, ligako partida zailenetako bati aurre egitea tokatzen zitzaigun. Izan ere, sailkapenean jarraika daukagun Bergarako taldearen bisita jasotzen genuen eta hori gutxi balitz, lehen postuarengatik lehiatu beharreko partida zen asteburu hontakoa.

Behar bezala entrenatuz eta gauzak serio hartuz jardun genuen aste osoa, norgehiagokaren garrantziaren jabe ginelako eta hasieratik jarrita geneukan helburua lortu nahi genuelako jada azken aurreko jardunaldian, lehen postuan amaitzea hain zuzen. Horren ondorioz, partida osoan zehar, jokalari guztiek, sekulako lana egin eta ez zioten bat ere aukerarik eman aurkariari.

Gauzak horrela, sekulako partida burutu eta landutako guztiak plazaratu ostean, inongo larritasunik gabe behingoz, garaipenaz gozatu izan ahal genuen. Funtsean, talde osoa zoriondu besterik ez dugu egin behar, hasieratik proiektu honetan sinisteagatik eta azkenean, helburua lortu izanagatik.

ZORIONAK MUTILAK, LEHEN POSTUA GUREA DA JADA!!

 

 

SENTSAZIOAK BERRESKURATZEN


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 11/03/2023

Emaitza: Atlético SnSn Igaratza 47 - Askatuak Hollis 77

 

 

Jokalariak: Pilarte, I (8p); Burguera, B (1p); Balsategui, O (9p); Garmendia, J (8p); Nuñez, N (-); Corral, I (5p); Urkia, A (3p); Matarese, A (-); Iglesias, A (6p); Larrañaga, A (15p); Auzmendi (14p); Obaze, G (8p)

 

Tanteo kopurua: 12-22 // 13-14 // 11-25 // 11-16

Faltak: 22

Jaurtiketa librea: 14/28

 

Aurreko jardunaldian jasandako porrotaren ondoren, sentsazioak berreskuratzeko helburu nagusiarekin iristen ginen lehen urteko Atletico SnSn taldearen aurka joktazera. Izan ere, gure helburua lortzeko bideari eutsi behar genion talde osoak, garaipenaren bidera itzuliz.

Lehia osoan zehar joko sendo bat plazaratu zuten gure mutilek, guztiek euren lanak behar bezala eginez eta partida hasieratik amaierara arte hura kontrolatuz. Funtsean, aurrekoetan bezala, lanean jarraitzea besterik ez da geratzen lehen postua lortu ahal izateko. GOAZEN MUTILAK, HELBURUA GEROZ ETA GERTUAGO!!

 

 

MEREZITAKO LEHEN PORROTA


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 04/03/2023

Emaitza: Askatuak Hollis 64 - Easo Igeldo 66

 

 

Jokalariak: Pilarte, I (9p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (17p); Garmendia, J (0p); Nuñez, N (3p); Corral, I (5p); Urkia, A (4p); Matarese, A (4p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (10p); Auzmendi (8p); Obaze, G (4p)

 

Tanteo kopurua: 14-13 // 22-16 // 12-17 // 16-20

Faltak: 25

Jaurtiketa librea: 16/34

 

Lehenengo postuan harrapatu naihean dabilen Easoren aurka jokatzea tokatzen zitzaigun asteburu honetan. Behar bezala entrenatu gabe iristen ginen partida honetara, hortaz, talde dinamikari erreparatuz genituen sentsazioak ez ziren inondik inora onak.

Hala eta guztiz ere, aurrekoetan aipatu bezala, gure helburua lortzekotan, gure jokoari eta batez ere, gure talde izaerari eutsiz beharra genion gogorra izango zitzaigun partida honetan. Gauzak horrela, saiatzeak saiatze, astean zehar ez egindakoak, huts egin genituen 18 jaurtiketa libreek eta eskaini genizkien gehiegizko bigarren aukera kopuruek erabat kondenatu gintuen eta fase honetako lehen porrota jasan genuen.

Funtsean, berezko daukagun talde dinamikara bueltatzea besterik ez da geratzen, azken hiru partidak behar bezala lehiatu ahal izateko eta fase berri hau lehen postuan amaitzeko. JARRAI DEZAGUN AMAIERARA ARTE!!

 

 

BIGARREN ITZULIAN JADA


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 25/02/2023

Emaitza: Ama Guadalupekoa Hondarribia 64 - Askatuak Hollis 67

 

 

Jokalariak: Pilarte, I (5p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (19p); Garmendia, J (5p); Nuñez, N (5p); Corral, I (4p); Urkia, A (3p); Matarese, A (-); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (14p); Auzmendi (12p); Obaze, G (-)

 

Tanteo kopurua: 22-19 // 15-22 // 16-14 // 11-12

Faltak: 20

Jaurtiketa librea: 11/17

 

Hondarribira egin genuen bidai bigarren faseko bigarren itzuliari ekiteko. Zaila izango zen partida jokatu beharra geneukan lidergoari eusten jarraitzeko eta gure helburuaren bidean mantentzeko.

Gauzak horrela, asmatze maila oso altuarekin hasi genuen partida bi taldeok, saskiratze guztiekin asmatze. Hori dela eta, defentsako lanak indartu behar genituen parekotasun handiko lehia hura apurtu ahal izateko. Ondorioz, bigarren laurdeneko aldeari eutsiz hain zuzen, partida gurera eramatea lortu genuen.

Lanean jarraitzea besterik ez da geratzen, daukagun talde-giro ezin hobea eta taldearen bilakaera goruntz mantenduz. GOAZEN MUTILAK!!

 

 

JARRERA DESEGOKIA GAURKOAN


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 11/02/2023

Emaitza: Askatuak Hollis 63 - Atlético SnSn Igaratza 51

 

Jokalariak: Pilarte, I (16p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (14p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (1p); Corral, I (0p); Urkia, A (0p); Matarese, A (9p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (8p); Auzmendi (15p); Obaze, G (0p)

 

Tanteo kopurua: 14-5 // 13-14 // 12-19 // 24-13

Faltak: 24

Jaurtiketa librea: 16/27

 

Fase berri honetako lehen itzulia amaitzeko partida genuen, larunbat arratsaldean, Paco Yoldi Kiroldegian Atlético SnSn taldearen aurka jokatu genuena. Ondorioz, aurretik lortutako emaitzak kontuan izanik eta datorkigunaz konsziente izanik, lehen itzuli hau porrotik ezagutu gabe bukatzea nolako garrantzia zuen bagenekien.

Aldiz, nahiz eta lehen laurdenko markagailuak hala ez erakutsi, azken laurdenerarte talde osoak edukitako jarrera, lehiatzeko nahiak, egin beharrekoak burutzeko grina… eduki beharrekoaren guztiz kontrakoak izan zen. Gauzak horrela, hasierako alde hori galdu, aurakariak markagailua itzuli eta hiru puntuko aldearekin jarri zen azken laurdenean, hori gure aldeko puntu bakarreko aldearekin amaituz.

Azkenean, taldearen helburuen mesedetarako, gure mutilak pilak jarri, defentsako lanekin ekin eta aldeko 16-0 partziala lortu zuten bost minututan, amaieran ikus daiteken garaipena lortu ahal izateko eta aipatutako helburuarekin itzulia bukatzeko.

Laburbilduz, gaurko honetan ezin ditugu gure mutilak egindakoagatik zoriondu; nahiz eta entrenatzaileok azken laurdeneko erreakzio horrekin geratzen garen puntu positibotzat. Izan ere, guk badakigu nola lehia dezaken talde honek edonorren aurka, hortxe bergarako partida adibide gisa, eta horrelako jarrera zein izaerek ez dute inoiz gure talde dinamiketan lekurik topatuko.

JARRAI DEZAGUN LANEAN, GOAZEN BIGARREN ITZULIAREN BILA!!!

 

 

LUZAPENEAN LORTUTAKO GARAIPEN GARRANTZITSUA

 

Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 05/02/2023

Emaitza: Usoa/Ganbara BKE 61 – Askatuak Hollis 67

 

Jokalariak: Pilarte, I (9p); Burguera, B (1p); Balsategui, O (7p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (0p); Corral, I (2p); Urkia, A (4p); Matarese, A (5p); Iglesias, A (-); Larrañaga, A (33p); Auzmendi, I (4p); Obaze, G (2p)

Tanteo kopurua: 15-12 // 15-8 // 9-13 // 15-21 // 7-13

Faltak: 34

Jaurtiketa libreak: 18/31

 

Bigarren fase honetako lehen bidaia gure junior mutilentzat, Bergarara egin baitgenuen bidai igande arratsean gurekin sailkapenaren lidergoan berdinduta zegoen bertako taldearen aurka jolasteko. Dinamika onean iristen ginen, astean zeharreko lana ona izanez eta orain arteko partidarik fisikoenaren aurrean geundela argi izanik.

Hala eta guztiz ere, partidaren hasiera ez zen nahi bezalakoa izan eta jada bigarren laurdenerako (gure jaurtiketen asmatze maila oso urria izan baitzen) 14 puntu beherako aldearekin aurkitzen ginen; nahiz eta atsedenaldia iristerako, pare bat hiruko jarraian sartuz, hamarreko aldea islatzen zuen markagailuak etxeko taldearen alde.

Partidan sendo jarraitu beharra zegoen, gauzak ondo egiten jardun genuelako, eta markagailuari buelta eman ahal geniola pentsatu. Ondorioz, mutilek sekulako intentsitatearekin lehiatu zuten hurrengo bi laurdenetan eta sari gisa, partida luzapenera eramatea lortu genuen. Azkenean, saskiratzeak saskiratze, garaipena gurera ekarri genuen eta multzoko lidergoan, orain jada berdinketarik gabe, jarraitzea lortu genuen.

Azken batean, talde osoak edukitako jarrera eta izaera goraipatzea besterik ez zaigu geratzen. Izan ere, jokalari guztiek garaipenean sinistu eta uneoro partidan sendo mantendu ziren, hain garrantzitsua den garaipen hau lortuz.

ZORIONAK MUTILAK, JARRAI DEZAGUN HORRELA!!

 

 

HIRUGARRENA JARRAIAN


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 28/01/2023

Emaitza: Askatuak Hollis 96 - Atlético SnSn Igaratza 52

 

 

Jokalariak: Pilarte, I (24p); Burguera, B (2p); Balsategui, O (24p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (2p); Corral, I (13p); Urkia, A (4p); Matarese, A (0p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (15p); Auzmendi (12p); Obaze, G (-)

 

Tanteo kopurua: 23-6 // 19-17 // 31-14 // 23-15

Faltak: 19

Jaurtiketa librea: 9/13

 

Jardunaldi berri bat gure mutilentzat, jardunaldi berri bat lanean erritmo hori bueltan eduki dezagun. Oraingo honetan, lehen urteko jokalariez osatutako talde baten bisita jasotzen genuen eta helburu bakarra genuen buruan: aurreko bi partiden joera mantendu eta defentsako lanak indartzen joan.

Esandakoak betez, lehen laurden ikargarria burutu genuen, sekulako erritmoa jarriz eta defentsan hainbat baloi lapurtuz. Bigarrenean ostera, intentsitatea jaitsi eta aurkariari gehiago jolasten utzi genion. Ondorioz, atsedenaldian gertatutakoa ezin zela errepikatu esan eta lehen laurdenekora itzuli behar ginela adierazi genien gure mutilei.

Hemendik aurrera, nekeak neke noski, erritmoari eutsi eta defentsan egin beharreko lana berreskuratu genuen garaipen nabarmena lortuz. Laburbilduz, mutilek berriro ere partida osoan zehar edukitako jarrera azpimarratu beharra dago, hirugarren garaipena jarraian lortuz. Baina hare garrantzitsuagoa dena, hirugarrenez lortu dugu uneoro egin beharrekoetan mantentzea eta berrogei minutuetan zehar sendo jokatzea.

JARRAI DEZAGUN LANEAN, GOAZEN LAUGARRENAREN BILA!!

 

 

DEFENTSAKO LAN BIKAINA


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 21/01/2023

Emaitza: Easo Igeldo 59 - Askatuak Hollis 75

 

Jokalariak: Pilarte, I (12p); Burguera, B (2p); Balsategui, O (10p); Garmendia, J (12p); Nuñez, N (-); Corral, I (2p); Urkia, A (6p); Matarese, A (7p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (5p); Auzmendi (16p); Obaze, G (-); Unzaga, A (3p)

 

Tanteo kopurua: 11-22 // 15-16 // 18-19 // 15-18

Faltak: 24

Jaurtiketa librea: 11/18

 

Bigarren asteburuz jarraian Paco Yoldin lehiatzea zegokigun asteburu honetan, kasu honetan aldiz kanpoko talde gisa eta Easo Igeldoren aurka. Lehen fasean bizitako bi partiden ondorioz, bagenekien saski azpiko lehia izugarria izango zela eta hura irabaziz gero, garaipena lortzeko aukera handiagoak edukiko genituela ere. Ondorioz, jarraitu beharreko hizpideak argiak ziren gure mutilentzat.

Ezin hobeto hasi genuen partida, 0-10 partziala lortuz eta lehen laurdenean aldeko zitzaigun puntu bikoitzekin. Aipatutakoak betetzearen ondorio zuzena izan zen hau, aurkariak ez zigun eroso erasotzen eta defentsako lanak izugarriak izan ziren gure mutilen aldetik partida osoan zehar. Horrexegatik, aurrekoan bezalaxe, orain arteko alde handienarekin irabaztea lortu genuen Easo bezalako aurkari gogor baten zelaian.

Laburbilduz, mutilek egindako lana, defentsan batez ere, goraipatzea besterik ez dago. Gure talde izaeraren isla gara eta sekulakoa da mutilak berriro horrela ikustea. JARRAITU DEZAGUN HORRELA MUTILAK, GOOAAZEEN!!

 

 

BUELTAN GAUDE!!


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 14/01/2023

Emaitza: Askatuak Hollis 70 - Ama Guadalupekoa Hondarribia 59

 

Jokalariak: Pilarte, I (7p); Burguera, B (0p); Balsategui, O (24p); Garmendia, J (7p); Nuñez, N (-); Corral, I (3p); Urkia, A (0p); Matarese, A (0p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (21p); Auzmendi (8p); Obaze, G (-)

 

Tanteo kopurua: 21-14 // 13-11 // 15-15 // 21-19

Faltak: 20

Jaurtiketa librea: 15/17

 

Bigarren faseko lehen partida Donostiako Paco Yoldi Kiroldegian bizitakoa. Aurretik jada ezagutzen genuen Hondarribiko taldearen bisita jasotzen genuen eta horretarako, partida osoan zehar erne eta egin beharrekoak betetzen egon beharko ginela bagenekien.

Nahiz eta hasiera batean eguberrietako geldialdiak dakarren erritmo falta sumatu, oraindik gurearen oso urrun bait geunden lehen partida honetan, mutilen nahia eta helburua zein zan argi ikusi genuen entrenatzaileok. Gure mutilak erabat kontzentratuta jokatu zuten partida osoa, momentu oro egin beharrekoak eginez eta aurkariak proposatzen zituen eraso zein defentsa berriei aise aurre eginez. Ondorioz, orain arte euren aurka lortutako garaipen nabarmenena lortu genuen eta izaera berreskuratzen bagoazela ere esan dezakegu.

Azkenik, aipatu gurean hasieratik jokatu gabe egon den Julen Garmendia jokalariaren debuta ikusi genuela eta sekulako laguntza eskeini ziola talde osoari garaipen honetan jada bere alea jarriz; baita txokartileko lesioa gainditu duen Ibairen itzulera bizi ere. ZORIONAK BIKOTE, JADA GUREKIN ZELAIAN!!

 

 

AZKENEAN SARIRIK EZ


Kategoria: Jun. Giz. Errendimendua-URREA

Jardunaldia: 18/12/2022

Emaitza: Easo Igeldo 67 - Askatuak Hollis 59

 

Jokalariak: Pilarte, I (-); Burguera, B (3p); Balsategui, O (13p); Garmendia, J (-); Nuñez, N (-); Corral, I (6p); Urkia, A (3p); Matarese, A (7p); Iglesias, A (0p); Larrañaga, A (9p); Auzmendi (11p); Obaze, G (2p); Ibarburu, O (2p); Unzaga, A (0p); Razquin, U (3p)

 

Tanteo kopurua: 17-21 // 17-13 // 17-19 // 16-6

Faltak: 22

Jaurtiketa librea: 7/11

 

Lehen faseko azken jardunaldia gure junior mutilentzat, baina finalaurrekoak jokatzeko aukerak jada goizean nabarmen murriztu zizkiguten. Izan ere, Urretxuko taldeak lortutako garaipenak, guri garaipena lortzera bultzazeaz aparte, berrogei puntu baino gehiagoko aldearekin irabaztera behartzen gintuen. Hala eta guztiz ere, gure aldetik guztia jartzea eta amaierarte borrokan mantentzea zen gure helburua.

Partida ondo hasi genuen, alde zitzaigun 2-10 partziala lortuz eta lehen laurdena lau puntuko aldearekin amaituz. Aldiz, Easok bere potentzial fisikoari etekina ateratzen hasi eta gureak ezinean hasi ziren, saski azpian batez ere. Ondorioz, nahiz eta hirugarren laurdena irabaztea lortu genuen, aipatutako alde fisikoa nabarmen hantzeman zen eta urteko azken porrota jasan genuen ahalegin guztiak egin eta gero.

Azkenik, aurkariak zoriontzeaz aparte, gurera bueltatzeko beharra azpimarratu nahiko genuke entrenatzaileok. Izan ere, gure izaera berreskuratu beharra daukagu 2023ak ekarriko digun fase berria topera hasteko eta behar bezala lehiatzeko; baina batez ere, jokatzen berriro disfruta dezagun. HAU EZ DA AMAILERA, IBILBIDEKO ETENALDI TXIKI BAT BAIZIK!!